www.santurtzieus.com

MUSUBERO, MON AMOUR 1

 

LEHENENGO ATALA

(sarrera eta lehenengo atala)

Honako hau duzue ipuinean jira eta bueltaka ibiliko zaigun argazkia:

Irakur itzazu ipuinaren sarrera eta lehenengo kapitulua eta erantzuiezu ondorengo galderoi:

  1. Non atera zuen argazkia Maxek?

  2. Nor dira lehenengo planoan ageri diren gazteak? Zertan ari dira?

  3. Zergatik daude berdin-berdin jantzita?

  4. Nor dira atzeko planoan ageri diren bi horiek?

  5. Non errebelatu zuen argazkia Maxek?

  6. Zergatik da hain berezia argazkia?

 

FRANTZIARI BURUZKO TOPIKOAK

Ondorengo pasartean Maxek Frantziari buruz dituen zenbait ideia topiko ageri dira.

"Ez gaude, ba, Frantzian, maitasunaren lurraldean? Agur esateko, elkarri lau eta sei eta zortzi musu ematen dioten tokian, hain zuzen ere? Je t´aime eta mon amour tankerako esaldi laburrak, eztia jaten ari balira bezala, natural-natural esaten dituzten lekuan, alegia?

Pentsa ezazu apur batean zein beste topiko ditugun Frantzia eta frantziarrei buruz eta ahalegindu zaitez ereduzko horren moduko testutxo bat berreraikitzen. Egizu kontu, zenbaiten ustez, Frantzia erromantizismoaren, chauvinismoaren, elegantziaren, edukazio onaren eta bohemiaren lurraldea ere badela, besteak beste.

TOPIKOAK:

1.

2.

 

 

 

 

 

 

NOLA??

Ondorengo taulako lehenengo zutabean "nola" galderari erantzuten dioten hainbat esapide bildu ditugu. Birpasa ezazu testua eta adieraz ezazu bigarren zutabean zein aditzekin ageri den bakoitza. Hirugarren zutabean, berriz, esapide horren itzulpena zein izan daitekeen adierazi behar duzu.

- ahoa zabalik eta begiak arranpalo

- ahoa bete hortz

- ondo enkoadratuta

- pinpirin-dotore

- erdi ilunpean

- emakume bati bizkarretik besoa pasatzen

- eztia jaten ari balira bezala

- natural-natural

- titi-bistan

- estu-estu eta arrima-arrima eginda

- denen agerian eta inoren lotsarik gabe

- inork ikusterik nahi ez balu bezala

- gordean, isilean, eskutuan

- gure aitona Txominek ere ibili behar izan omen zuen moduan

   

 

Sartu eusk@ltegira!